Software-a
EGIKARITZE PROGRAMAK
Aplikazio programak Software askearen bidez egiten dira. Era berean, Aplikazio programa hau, fisikoki txartel irakurgailuaren gailu berean egon daiteke, edota aparte, bien arteko komunikazioa TCP/IP protokoloa eta SSL enkriptatzea erabiliz egiten delako.
Txartelen irakurketarako datafono bat erabili daiteke, bertan txertatutako aplikazio batek zerbitzari batekin komunikatzea ahalbidetzen diguna aldi berean.
Datafono eta ordenagailuaren arteko komunikaziorako hainbat sistema erabil daitezke:
- Contactless Mifare TXARTELAK
Bi egikaritze programa erabiliko ditugu, bata ordenagailuan txertatua, eta bestea Datafonoan. Ondoren bidaliko ditugun datuak gordetzeko Contactless Mifare TXARTEL BAT erabiliko dugu.[spacer height=”20px”] - Kable bidezko konexioa
Bi egikaritze programa erabiliko ditugu, bata ordenagailuan txertatua, eta bestea Datafonoan. Datuen igorpenerako, datafonoa eta ordenagailua kable baten bidez konektatuko ditugu, USB portuaren bidez.[spacer height=”20px”] - WIFI konexioa
WIFI link bat txertatuko dugu datafonoan eta modu honetan zuzenenean konektatuko gara zerbitzariarekin (ordenagailu pertsonala). WIFI bateratzailearen erabilerari esker, aldi berean 10 datafonorekin komunikatzeko aukera egon daiteke.[spacer height=”20px”] - GPRS konexioa
SIM txartel bat txertatuko dugu datafonoan eta modu honetan zuzenenean konektatuko gara zerbitzariarekin (ordenagailua).[spacer height=”20px”] - Contactless TXARTEL ADIMENDUNAK
Aplikazioak neurrira egiten ditugu MAD (aplikazio direktorio) pean, APDU komandoak erabiliz. (APDU: txartel adimendunen irakurgailu baten eta txartel baten arteko komunikazio unitatea da.)[spacer height=”20px”]
SEGURTASUNA
Txartel adimendunen teknologiak ahalbidetzen duen segurtasun maila altuena eskaintzen dugu.