Sistemak
Orain dela urte gutxira arte, udaletako arlo ezberdinek modu isolatuan eskaintzen zituzten euren zerbitzuak. Hau da, udalaren ekintza arlo bakoitzak bere funtzioak betetzen zituen, honek administrazio bereko beste sailengan edo herritarrengan izan ahal zituen ondorioak ebaluatu gabe.
Informazioaren trataerarekin zerikusia duten teknologiek eman dituzten aurrerapausoek udalei erronka berriak irekitzen dizkiete arlo horretan. Gestiora, emaitzetara eta zerbitzuak eskaintzera bideratuta egon behar duen administrazioak gaurkotze prozesu bat burutzea derrigorrezkoa du, herritarraren ikuspuntutik diseinaturiko administrazio elektroniko bat sortzea ezinbestekoa izanik.
Barne gestioari dagokionez, berrikuntza hauek udal ekintzaren ikuspegi orokorragoa dakarte, herritarrei eduki gehiago eta udalari gestioak modu errazagoan burutzeko aukera eskainiz.
JARDUERA-EREMUA
Hasieran aipatutako ikuspegi deszentralizatuak, udal zerbitzu ezberdinak erabili ahal izateko (liburutegiak, kiroldegiak, udal garraioak…) herritarrek hainbat euskarri izan beharra ekarri du.
Udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak euskarri bakarrarekin erabili ahal izateak zerbitzu guzti hauen ikuspegi globalizatu bat eskainiko luke. Honek udalari lagunduko lioke zerbitzuen eskaintza antolatzeko orduan eta, baita ere, eguneroko lana modu sinpleago, praktikoago eta dinamikoago batean betetzeko aukera emanez.
Horretaz gain, euskarri orokor honek onura hauek ere izango lituzke:
- Hiri eta herrien eduki publikoen inguruko informazio sistema garrantzitsua sortzea
- Gestio arduradunek erabakiak modu arrazionalagoan hartzea
iUSB HERRITAR TXARTELA
Dagoeneko, ugariak dira Herritar Txartel Elektronikoak martxan jartzen ari diren udalak, eta eskainitako zerbitzu publikoetan hobekuntza nabaria sumatzen hasi da.
Herritar txartelen helburua da euskarri ezberdinen bitartez erabil daitezkeen zerbitzuak (garraioa, kiroldegiak, liburutegiak, musika kontserbatorioak, ekintza kulturalak,…) txartel bakarrarekin erabili ahal izatea. Gestio ezberdinak (lizentzien tramitazioa, erroldatze ziurtagiriak eskatzea, udal ordainketak egitea,…) webaren bitartez on-line egiteko aukera ere eskaini dezake herritar txartelak. Kasu honetan, zertifikazio edo sinadura digitala behar-beharrezkoa izango litzateke.
iUSB herritar txartel berriak hainbat zerbitzu erabiltzea ahalbideratzen du: kirol instalazioak, autobusa edo aparkalekua ordaintzea, ikastarotan izena ematea,… Horrela, tramiteak erraztu egiten ditu, bai udalak eskainitako zerbitzuetan eta, baita ere, erakunde publiko edo pribatuak eskainitakoetan (adibidez, Gipuzkoako Garraio-Partzuergoak).
iUSB Herritar Txartel berriak aukera asko eskaintzen dizkio erabiltzea erabakitzen duen edozein pertsonari. Erabiltzailea txartela eskaintzen duen herri/hiriko bizilaguna izan daiteke edo denboraldi baterako bertan dagoena (udal bakoitzaren erabakiaren arabera).
Denborarekin, Herritar Txartela eremu berriak gehitzen joango da (diru-poltsa elektronikoa, txirrinduen alokairua, deskontuak dendetan, osasun-txartela…). Udalek hartutako erabakietan eta agente ezberdinekin lortutako akordioetan dago muga.
ZER DA iUSB HERRITAR TXARTELA?
Hurbiltzen Contactlessek garatu eta patentatutako iUSB Herritar Txartela balioaniztuna eta kontaktu gabekoa da. Besteak beste, bere erabiltzailea udal zerbitzu eta tramiteetan identifikatzeko eta herri barruko eta kanpoko garraioa ordaintzeko balio du (guztiz bateragarria da Lurraldebus, Euskotren eta Renfe eta/edoDonostibusen ordainketa moduekin).
Erabiltzaile bat eta bakarra izango duen txartel honek, egun indarrean dauden beste identifikazio sistemak ordezkatuko lituzke, adibidez, liburutegi edo kiroldegietako txartelak. Herritar Txartel berria beharrezkoa izango litzateke zerbitzu guzti hauek erabili ahal izateko eta, era berean, erabiltzaileari zerbitzu guztiekiko harrera eskainiko lioke.
ZERTARAKO BALIO DU?
iUSB Herritar Txartelak bere jabeari hainbat zerbitzu erabiltzea ahalbideratzen dio, bere nahi edo beharren arabera:
- Udal autobusen ordainketa
- Parkimetroetan ordainketa (TAO)
- Udal liburutegien erabilera, kontsultarako eta mailegurako
- Kontsulta eta gestio zuzenen bidezko tramiteak, interneten eta autozerbitzu postuen bitartez:
- Identitatea baieztatzea bulego birtualetan
- Erroldatze ziurtagiriak eskatzea
- Udalari eskatu behar zaizkion baimen ezberdinak (etxeen konponketak, ibilgailuen irteerak,…)
- Herritar karpeta
- Udalaren hornitzaileen dosierrak eta fakturak
- Telefono mugikorraren bidezko ohar zerbitzuetan alta ematea
- Komun publikoen erabilera
- Txirrinduen alokairua
- Erreserba edo izen ematea kirol ikastaroetan, kultur eskaintzetan,…
- Kiroldegietan sartzea, ordainketaren bidez
- Museoetara, instituzio kulturaletara,… sartzea
- Diru-poltsa elektroniko ezberdinetarako euskarria
- Garraio publikoa ordaintzeko
- Udal zerbitzuak ordaintzeko
HIRITAR TXARTELA+ Contactless ZABORRONTZI ADIMENDUNA
HONDAKIN ORGANIKOEN ZABORRONTZIA
Gero eta udal gehiagok behar dute hondakin organikoen bilketarako kontrol sistema berriak ezartzea, gaur egungo sistemak ordezkatuz.
Izan ere, informazioaren teknologia eta komunikazioari esker, modu azkarrago eta berme handiagoarekin egitea lortzen da. Gaur egungo sistemak erabiltzaileek egunero ematen duten informazioan bakarrik oinarritzen dira.
Gure sistemak konponbidea ematen dio auzi honi, Izan ere, hondakin organikoak birziklatzen duten hiritarrak zeintzuk diren jakitea ahalbidetzen digu, hartara, haien leialtasuna lortzeko modua izango du udalak, adibidez, zaborren tasan deskontuak eginez.
Zaborrontzia zabaltzeko txartel hiritarra erabiliko da. Sistema martxan jartzeko honako hau behar da:
- zilindro bat sartuta daukan zaborrontzira, kontakturik behar ez duen txipdun txartel bat hurbilduz zabaltzen den sistema.
- Prozesua bateratzeko unitate bat, zaborrontzi ezberdinen erabilera kudeatu dezan.
- Datu biltzaile bat, zaborrontzia erabiltzen duten hiritarren informazioa bilduko duena. Informazio hori, gero, zerbitzariaren kudeaketa programara bideratuko da.
DIRU ZORRO ELEKTRONIKOA
(Banketxeetatik aparte)
BEZEROEN LEIALTASUNA, MERKATARIAK, JATETXEAK, TABERNA ETA KEFETEGIAK, DISKOTEKA, HOTELAK, GIMNASIOAK…
Bezeroak diru kopuru bat sartzen du bere diru-zorro elektronikoan edozein datafono erabiliz. Hortik aurrera, txartel edo eskuturrekoa erabili ahal izango du erositakoaren ordainketa egiteko. Bezeroak une oro sartu ahalko du diru gehiago diru-zorro elektronikoan.
Edozein kreditu txartelen gisakoa da, pertsonala eta beste inork erabili ezin duena, baina kasu honetan bezeroa bera da erabakitzen duena zenbat diru sartzen duen bere txartel edo eskuturrekoan.
Ohiko bezeroa bada, sartutako diruaren araberako hobari zuzena eskainiko zaio. Aldiz, bezeroa ez Ohikoa bada, deskontua egingo zaio edarietan, edo ekitaldietako sarreretan.
Bezeroak, edari bat edo ekitaldi bateko sarrera ordaintzeko, bere txartel edo eskuturrekoa datafonotik pasatuko du. Datafonoak balekoa dela baieztatzean, diru-zorroaren saldotik dagokion zenbatekoa deskontatuko du. Hartara, bezeroak ez du aldean dirurik eraman beharrik.
BEZEROAREN LEIALTASUNA LORTZEKO TXARTELA
Txartel hau edozein hiri edo herritako merkataritza guneetara zuzenduta dago, tamaina txiki edo ertainekoetara.
Sistema hau erabiliko duten agenteak hauek izango dira: elkarteak, merkataritza taldeak, dendak eta bezeroak. Gure helburua bezeroen leialtasuna lortzeko txartelen sistema abian jartzeko zerbitzuak eskaintzea da.
Txartela behin hari emanda, indarrean egongo da hasieratik eta bezeroa identifikatzeko balioko du. Txartel honi esker, bezeroa sistema erabiltzen duten denda sare edo merkatal guneetara sartu ahal izango da eta puntuak pilatu ahal izango ditu egindako erosketen arabera.
Dendarientzako abantaila nagusia sistema honen prezio baxua da, ez delako beharrezkoa erostea, alokatu egiten delako. Eta beste abantaila bat internetek eskaintzen duen azkartasuna da.
Hala, Hurbiltzen-ek lanabes sendo bat jartzen du zure eskura, erabiltzeko erraza eta denbora eta dirua aurrezteko aukera ematen dizuna.
AKADEMIAK, KLUBAK, ELKARTE GASTRONOMIKOAK, JANTOKIAK, EKITALDIAK
Hurbiltzen Acces orduen eta sarbideen kontrolerako sistema informatikoa da.
Identifikazio modu bezala kontakturik gabeko txartel adimendunak erabiltzen ditu, eta txartel hauen informazioa gailu espezifikoek irakurtzen dute 1-5 zentimetro arteko distantzian. Tamaina txiki edo ertaineko enpresetarako pentsatuta dago, langileen joan-etorria modu automatikoan jakitea beharrezkoa den enpresetarako.
Hala, gure sistemak giza baliabideen atalean kostuak gutxitzea dakar edozein gertakari (langile baten absentzia, esaterako) balekotzat jo edo baztertzeko aukera ematen duelako. Horrez gain, paperean ere aurrezpena dakar, prozesu guztia informatika bidez egiten delako.
Ohiko ordulari mekanikoa ordezkatzeko abantaila ugari ditu: langileak lanean emandako ordu eta egunak kalkulatzen ditu, atzerapenak eta absentziak, modu errazean.
ELKARTE GASTRONOMIKOAK
Elkarte gastronimiko ugarik erabiltzen dute hatz bidezko pantailadun ordenagailuaren eta txartelaren sistema bazkideak kontsumitutakoaren ordainketarako.
Hurbiltzen-ek, aplikazio honi beste hau ere eransten dio, txartel beraren bidez: sarbidearen kontrola upategi, bulego edo elkarteko beste edozein gelatara, inolako kablerik erabili beharrik gabe eta obrarik egin gabe.
Zerrailak gaur egungo giltza sistemarekin bateragarriak dira, memoria bat txertatuta dutelako zeinean grabatzen diren ate horietatik pasatzen diren bazkide guztien joan-etorriak.
Contactless-AREN ERRAZTASUNAK HOTEL, NEKAZAL TURISMOAK, KANPING ETA ABARRETAN.
- Bazkide edo bezeroaren identifikazioa txartel, eranskailu, eskuturreko edo giltzariaren bidez. Bazkide edo bezeroaren identifikaziorako, alta ematean jarriko zaizkie eskura eta indarrean egongo dira une horretatik aurrera.[spacer height=”20px”]
- Baimendutako sarbideak
Identifikaziorako gailuak kodifikatuta daramatzan datuekin, eramaileari Baimenduta daukan tokietara sartzea ahalbidetzen dio, esaterako, gimnasiora, saunara etab., kontratatuta daukanaren arabera. - Diru zorroa
Identifikaziorako gailuan saldoa kargatzeko aukera dago. diru-zorroaren saldotik dagokion zenbatekoa deskontatuko da kontsumitutakoaren arabera. - Ur eta energiaren kontsumoaren kontrola
- Langileak
Langileek ere erabiliko dituzte identifikaziorako gailuak, sarrera-irteera orduen kontrolerako eta sartzea baimenduta ez duten eremuetara sarbidea murrizteko.
GILTZAK EZKUTATZEN AL DITUZU ORAINDIK?
ZOAZ HONDARTZARA ETA HARTU EDARI BAT DIRU ZORROA ALDEAN ERAMAN BEHARRIK GABE!
Contactless eskuturrekoari esker ahaztu giltzak eta diru zorroa! Takilak, gelak edo ibilgailuetako ateak zabaldu ditzakezu! Ordainketak egin diru fisikoa aldean eraman gabe!
Surf udalekuetako kudeaketa errazteko oso aproposa da!
4.0 INDUSTRIA –Contactless–
Eramaile ezagunaren ziurtagiria
Eramaile ezagunaren ziurtagiria lortzeko, baldintza hauek bete behar dira:
- Langileen sarrera-irteeren kontrola.
- Igarotze sistema indibiduala; baimendutako txartelarekin identifikatzen den pertsona bakarrik igarotzea kontrolatzen duena eta ez baimenik ez daukan beste inor (tornuen bidez).
- Bisitarien kontrol sistema: langileenarekiko ezberdina den sarbiderako kontrol modulu bat da.
- Sarbideetan izandako gertakari guztien zerrendak egitea, beste kontrol gune batzuetara bidaltzeko. Datu horiek terroristen datu baseetako informazioarekin kontrastatzen dituen kontrola.
- Ziurtagiri honi esker merkantzien garraioan itxaronaldia murriztea lortzen dugu aduanetan.
[arve url=”https://www.youtube.com/watch?v=WiMAaRik7XM&feature=youtu.be” /]