Produktuak
IDENTIFIKAZIORAKO GAILUAK
- Eranskinak, txartelak, giltzari, eskuturrekoak etab. Contactless txip adimenduna hainbat euskarritan jar daiteke.
- Jabearen identifikaziorako datuz eta informazio gehiagoz hornitua egon daiteke; adibidez, programaturiko zerbitzuei buruzko informazioz.
- Gailu bakarrarekin nahi adina zerbitzu programatu daitezke, esate baterako: identitatea, diru-zorroa, batutako puntuak, ateen irekiera, deskontuak etab.
CONTACTLESS DATAFONO ERAMANGARRIAK ETA IRAKURGAILUAK
SARBIDE SISTEMA AUTONOMOAK
ZILINDRO-ERDI DIGITALA
Zilindro-erdi digital honek, ixteko sistema mekanikoa zena, sarbide autonomoaren kontrolerako sistema mekatronikoa bihurtzea ahalbidetzen du, zerraila aldatzeko beharrik izan gabe.
Eskutokian integraturiko sistema elektronikoak kontakturik gabe ezagutzen ditu giltzak, txartelak edo identifikatzeko balio duten beste edozein gailu.
TimPro funtzioari esker ate baten irekiera iraunkorra programatu daiteke denbora epe jakin batean, atea zabaltzeko identifikazio beharrik ez dagoen kasuetan ere.
PERTSIANAK ETA DENDETAKO ATEAK IREKITZEKO SISTEMA
Zilindro digital honek kontakturik gabe ezagutzen ditu txartelak eta horrek ahalbidetzen du pertsianak eta dendetako ateak irekitzea txartel beraren bidez.
SOFTWARE-A
EGIKARITZE PROGRAMAK
Aplikazio programak Software askearen bidez egiten dira. Era berean, Aplikazio programa hau, fisikoki txartel irakurgailuaren gailu berean egon daiteke, edota aparte, bien arteko komunikazioa TCP/IP protokoloa eta SSL enkriptatzea erabiliz egiten delako.
Txartelen irakurketarako datafono bat erabili daiteke, bertan txertatutako aplikazio batek zerbitzari batekin komunikatzea ahalbidetzen diguna aldi berean.
Datafono eta ordenagailuaren arteko komunikaziorako hainbat sistema erabil daitezke:
- Contactless Mifare TXARTELAK
Bi egikaritze programa erabiliko ditugu, bata ordenagailuan txertatua, eta bestea Datafonoan. Ondoren bidaliko ditugun datuak gordetzeko Contactless Mifare TXARTEL BAT erabiliko dugu. - Kable bidezko konexioa
Bi egikaritze programa erabiliko ditugu, bata ordenagailuan txertatua, eta bestea Datafonoan. Datuen igorpenerako, datafonoa eta ordenagailua kable baten bidez konektatuko ditugu, USB portuaren bidez. - WIFI konexioa
WIFI link bat txertatuko dugu datafonoan eta modu honetan zuzenenean konektatuko gara zerbitzariarekin (ordenagailu pertsonala). WIFI bateratzailearen erabilerari esker, aldi berean 10 datafonorekin komunikatzeko aukera egon daiteke. - GPRS konexioa
SIM txartel bat txertatuko dugu datafonoan eta modu honetan zuzenenean konektatuko gara zerbitzariarekin (ordenagailua). - Contactless TXARTEL ADIMENDUNAK
Aplikazioak neurrira egiten ditugu MAD (aplikazio direktorio) pean, APDU komandoak erabiliz. (APDU: txartel adimendunen irakurgailu baten eta txartel baten arteko komunikazio unitatea da.)
SEGURTASUNA
Txartel adimendunen teknologiak ahalbidetzen duen segurtasun maila altuena eskaintzen dugu.