
Identifikazio tresnak

Hostalaritza, denda eta ostatuentzako soluzioak

4.0 Industria
NOR GARA?
Hurbiltzen Contactless 2004. urtean sortu zen. Teknologia berrien inguruko enpresa izanik, kontakturik gabeko txipean espezializatu da, sortu zen urte beretik mundu mailako patentea dauka-eta.
Teknologia berri hau injineru talde batek ikerketa eta garapenean egindako lanaren fruitua da, enpresen behar teknologikoei erantzuteko asmoz.
Contactless teknologia garraio publikoan, autopistetan, hiritar txarteletan etab. erabili izan da.
Hurbiltzen SL-ek teknologia hau garatu du bere abantaila guztiekin hiritarren eta enpresa publiko edo pribatuen mesederako, edozein delarik enpresaren tamaina, handia nahiz txikia.
Sarbideen kontrola modu iraunkorrean
GURE EKARPENA
Ikerketei esker Contactless teknologiak eskaintzen dituen abantaila eta aukera guztietan oinarritu gara. Gure beste lan ildo garrantzitsu bat enpresa eta bezeroaren arteko harremana edo komunikazioa, produktuen marketina, multimedia txartelak etab. dira.
Entzuteko prest gaude… eta baita konponbideak emateko ere.
Bezeroaren beharren arabera lan egiten dugu eta horrek bereizten gaitu.